Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puskatu, puska(tu), puskatzen (orobat puxkatu g.er.) 1 da/du ad hautsi; zatitu, puskak egin. ik apurtu.

Brontzezko ateak puskatu zituen, burdinazko morroiloak apurtu.  Elizen arteko biblia   Sal 107,16

Horma alderik alde zulatu ondoren, irteten saiatu zen eta, kateak puskaturik, bata bestearen ondoren libre atera ziren denak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Montolmoko gizon bat nabarra goldeari itsasten ari zela, guztiz puskatu eta zatikatu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Mailuz leihoak puskatu eta mailu haiexekin burua txiki-txiki egin zioten, hilketari itxura ankerragoa emateko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

Teilak arrailtzen, puskatzen eta errausten ari dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Orriak puskatzen saiatu zara, baina kolpe bat eman dizute urdailean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Erditik puskatu zuen argazkia eta mahaiko hautsontzian utzi zuen argazkiaren zati bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Galtzak, kamiseta eta jertsea puskatuak nituen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Kuleroak puskatu zizkidan libre zeukan eskuarekin.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Liburu zahar bat da, azala puskatu samarra duena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 29. orr.

Ontzi guztiak puskatzea, sutondo guztiak amatatzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.

Eskailera puskatzen bazen?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Arropa dendetako erakusleihoak birrindu eta janzkiak ostu zituzten, manikiak puskatu eta haien zatiak (buruak, besoak, hankak, ileordekoak) han eta hemen barreiatu ondoren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Ezagutzeko premia duen gizona, krisalida puskatu eta hiltzera doan tximeleta bezala da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Puskatu zuten gurdia egurra egiteko, eta behiak egurraren gainean jarri zituzten, Jaunari erre-oparia eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,14

Harantzago, zurezko bagoiak zeuden, denak hautsirik, denak txikiturik, denak puskaturik, batzuk burdinbidetik erauziak eta etzanda.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.

Berari ez zitzaion hezurra puskatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

Behin saihetsak puskatu eta eritegira eraman zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 96. orr.

Baina goiz batean aurkitu zuten bere etxe-atarian buru guztia puskaturik, ez nork eta hark, hila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Zoko batean txakurtxoa zaunka hasi zen, eztarria puskatu beharrez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Osaba Martin ikusi zuen, egur puskatzen ari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.

2 irud/hed

Gauero, bere ganbaran, burua puskatu beharrean ahalegintzen zen guztiz serio asmo haren alde, oharrak hartuz, plan idatziak eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Eskuak puskatzerainoko txalo-zartaka hasi ziren gizon-emakumeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Bihotza puskatua daukaten maitale abandonatuek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Bi-bien gaizkile-bihotz harrizkoak ez ziren erditik puskatu haur jaioberria Aldekaitz baserriko labean utzi zutenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Arestian sentitutako poza puskatu egin zitzaidan barruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Haren ahotsa negar zotinetan puskatzen zen ia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Gauaren erdian amets gaiztotan puskatzen esnatu izan banintz bezala sentitu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.

Gisa horretan, hain luzaz eta pazientzia handirekin landu partaidetza-hitzarmena puskatzen du.  Herria   2001-07-05

Natura eta gizakia lotzen zituen batasun klasiko biribila puskatu da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Lotura juridikoa puskatzen den momentutik, haurra jada ez da zurea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Ezinezkoa da, baina, lilura puskatzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

3 (era burututa izenondo gisa)

Kristal puskatuen hotsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.

Etxera sartzeko erabili nuen leiho puskaturantz jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Bere eztulak beldurgarriak ziren, bulartxoa astindu eta akordeoi puskatu baten hotsa ateratzen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Pitxer puskatua ezbeharraren ezaugarri.  Elizen arteko biblia   Jr 19,1 tit

Hiri-bazterreko auto puskatuen biltegietan lardaskan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Beharbada familia puskatu batean sortua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.

Allande Oihenart historialari zuberotarrak eman zuela gure zazpi herrialde puskatuen gaineko begirada bateratzaile sakona.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Herri puskatua beti garaitua!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

4 puska-puska egin erabat puskatu.

-Kartarik ez zuen irakurri -esan zuen Santxok-, idatz-irakurtzen ez omen zekien-eta; eta, puska-puska egin zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus