Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puskaketa2 1 iz ipar pusken garraioa.

Gure eskualdean, treinez puskaketako trafiku hori negozio handiena, karroetan puska ezartze eta karroetarik puska kentze, mugan egiten da, Hendaian eta Irunen (jaz 505 miliunen puska) parte bat ona Bokalen eta Baionan (152 miliunena) eta poxi bat Donibane Garazin (14 miliunena).  Herria   2001-05-17

Hautetsi, enpresaburu eta beste gomitatu ditu beraz Baionako geltokirat heieri erakusteko puskaketako sailak jauzi ederra egin duela azken urte hotan.  Herria   2001-05-17

Hemendik goiti alabainan, puskaketako negozioa idekia izanen da Europa batuaren eremuan sail horri plantatuak diren guzieri, orai arte tokian tokikoaren esku zelarik hori osoki, Frantzian konparazione SNCF delako horren kondu.  Herria   (2003-03-20

Joanden egunean, arras kexu ziren, hala iduri behin, puskaketako zerbitzuak kamiunekin segurtatzen dituzten enpresaburuak.  Herria   2004-12-02

Pentsatzen dute hemendik zenbait urte barne, urtean lau ehun mila jendepasatzen ahalko dela hor gaindi eta bost miliun tona puska bestalde puskaketako treinetan.  Herria   2001-02-15

Bretainian Brest-eko auzitegiak ez ohizko kondenuak ezarri dizkie puskaketako untzi baten kapitaina eta patroiari.  Herria   2003-11-27

Ekai plastiko zehargiek oraino errealismo handiagoarekin erakusten dute 17 garren mendeko puskaketako ontzi bat luze luzea.  Herria   2001-06-21

2 (hitz elkartuetan)

Denbora berean, zazi zu zergatik denen buru, treinez arduratzen den SNCF etxe handi horrek puskaketa zerbitzu batzu kentzen ditu edo azkarki arintzen.  Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

puskaketako untzia (3); puskaketako untzien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus