Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pusatu, pusa, pusatzen (orobat puxatu g.er.) 1 du ad ipar bultzatu.

Gelaren barnera pusatzen nau.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Azote ukaldika aitzina pusatzen gituzte, kabala tropa bat bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Hemendik goiti beharko duk goizik abiatu, bidean bakarrik ez ibiltzeko, gibelean denak pusatuko baihu eta aitzinean dukana gidari eta sustengu gisa ukanen baituk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

Peiok beraz bortizki puxatzen du baina bestea ez da erortzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 294. orr.

Goraxago gizon xahar bat eta bi neskatil, beren pirripitak, errepidearen erdian, pusatzen dituztela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Egunean 50 bat kilometro egiten dute, hamalau arraunlarik pusatuz ontzia.  Herria   2003-07-17

Bixkotxak ere izanen dira jateko, eta edateko zerbait, bixkotxaño horien pusatzeko.  Herria   2001-02-01

Batzuk nahi alderdia erdirat pusatu, beste batzuk aise ezkerragotik joan behar duela, badira tirabira saminak.  Herria   2002-10-24

Komertsant batzuek omen dituzte pusatzen, pesten aste batez gibelatzera.  Herria   2003-03-13

Badakik hautu horiek ez dizkiagula bat batean eta brauki, beroaldi batez, sukar batek pusaturik egin, bainan bai gogoeta frangoren ondotik.  Herria   2003-03-10

Zerbaitek, nihaurek ontsa ezagutzen ez dudan zerbaitek, baina ni baitan halere azkar sendi dudan zerbaitek, ez banindu halere pusatzen aitzina segitzerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

Jakes ene ondotik, trapu tzar bat izan banintz bezala antzara ferratzerat igorria ninduelarik, ene haurraren galtzerat pusatuz!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

Idekirik dagoen atea pusatzen bada, kurrinka nardagarri bat eginez nornahi sartzera uzten du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

2 irud/hed

Afera auzitegietarat pusatua izan da.  Herria   2001-09-13

Paueko prokuradore nagusiak aintzina pusatzen du afera hori Pariseko dei-gorte gorenerat.  Herria   2004-06-10

3 hazi.

Hein bat gizendua, bizarra utzia pusatzerat eta ileak luzatzerat, arrunt beste itxura bat omen zuen!  Herria   2003-07-10

Bizarra utzi duzu pusatzera...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus