Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pusaka adlag ipar bultzaka.
Bi VTT bizikletari haizea bezala pasatu zaizkit ondotik, baina, berehala, makinari pusaka eta hari bermatuz, oinez jarraitzen dute bidea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.
Meategi zilotik biltzen zuten ikatza eta burdin bide xume batean kargatu eta pusaka heltzen zuten behar lekurat. Herria 2004-02-05
Ikusi zituzten dozena bat emazte jausten, guardek pusaka harrizko hesiaren barnekaldera sarrarazi zituztelarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.
Luzaz denen aintzinean egonik De Lima brazildarra, keinka batez bazterretik sartu gizon batek pusaka eror-arazi duena, denbora poxi bat gal-araziz... Herria 2004-09-02