Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pusa 1 iz ipar kimua; pusatzea.
Zortzi/hamar egunetarik landareak fotoan atera behar zituzten, ikusteko nolako pusa egiten zuten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.
Suak garbitzen duela mendia eta errexten alhatzeko belar hobearen pusa. Herria 2001-02-15
2 irud/hed
Pusa gazteak laguntzen dira, eta txalotzen ikasle putikoak! Herria 2003-05-22
3 pusan ari izan
Barnetik eskuz pieza bat pusan atxiki behar zen, kanpotik konpontzeko gisan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.
Departamenduak lehoiak bezala ari izan dira pusan, zenaturrei esker bereziki, haiek ere zerbait eskuratzeko gobernutik. Herria 2003-11-27
Orain artio hor ari diren langile guziak horri buruz pusan ari dira. Herria 2005-09-29