Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koronela puru baten eztainu-paperezko estalkia kontu handiz zabaltzen ari zen. Gizon lodiak beste puru bat piztu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.
Mutiko biluziak itsasoan, haien larrua, eguzkia haien larru bustian, beroa: eseri eta puru bat erretzen dut. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.
Elgeta purua errez eta dominoan jokatzen zeukan zain. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.
Puruaren keak eztula eman zion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.
-Neurri ona da, igandero puro bat... aurrean, guztiaren buru, "Kaskagorri", puru piztu berria hortz tartean, hitz egiten hasteko prest. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 147. orr.
Mahai ertzean utzitako puruari kolpetxo batez errautsa kendu zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.
Puru hauek ez dira Vuelta Abajoko fabrikatik atera, faltsuak dira, esan zion tabako saltzaileak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Joey, hartu puru bat kutxa horretatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.
Puruak erosi ditut, bi kaxa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.
Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak, masaila gorriak puruak mastekatzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Kaxa bat puru eta dirua eman zion. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.
Puru-mutturra ezpainen txokoan zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.
Kolpetxo batez, aspaldi itzalitako puru-mutur baten albora jaurti zuen errautsa. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 58. orr.
Puru erretzaile batek eduki behar dituen tresna sofistikatuak -purua moztekoa, supizteko egokiak, larruzko toxak... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.
Gure gizonak eramandako puru-kutxa zabaldu zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Halere, nire ustez, hainbat pilotalekutako puru kea okerragoa izan daiteke, horrek gehiago itotzen zaituelako. Berria - Kirola 2004-10-15