Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Russellen ustez, izen propio puru batek denotatu egingo du soilik, eta ez du inolako arrasto konnotatiborik izango. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Egun trafikatzaileek heroina puruagoa eskaintzen dute eta horrek merkatua handitu egin du. Berria - Gaiak 2004-03-04
Hartarako, oxigeno puruz lagunduriko arnasketa jarraitua ezarri behar zitzaiokeen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.
Adela Rasetti mineral purua da. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.
Lopezek figurazio purua ordezkatzen du; Craggek abstrakzioa. Berria - Kultura 2006-04-05
Ez dago arazo tekniko pururik: arazo ekonomiko guztiak dira arazo politikoak, azken batean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 154. orr.
Bere abertzaletasun puruaren karisma. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.
Sakrifizioaren egia purua goza zitekeenean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.
Flamenko purua maite dute. Berria - Kultura 2006-02-16
Mea culpa, ama garbi, ama puru, ama betikoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.
Dirua, bada, ideia edo sineste puru-purua da, dagoen idealik garbiena edo, hobeki esan, zikin-estaliena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.
Oracle Night Auster puru-purua dela esan liteke, berezkoak dituen ezaugarriez jantzia. Berria - Kultura 2004-12-29
Ongia eta gaizkia puru-puruak izango lirateke, inoiz ez lirateke nahastuko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.
Errebolbertxoa, ganibetatxoa, hortz eskuila eta zintzarritxo maitagarri txiki-txikia, dena urre puru-puruzkoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
puru bat erretzen (5); puru kaxa (3); puru luze bat (4); puru txiki (3); zigarro puru (17); zigarro puru alemanaren (4); zigarro puru bat (5)
purua ahoan (5); purua erretzen (9); purua erretzen ari (3); purua piztu (3); zigarro purua (9)
puruak erretzen (11); zigarro puruak (6)
puruaren punta (3)
zeta puruzko (3)