Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
purtzilkeria iz gauza kaskarra, hutsala, arbuiagarria.
Nor bere ezdeuskeria, zirtzileria eta purtzilkeriari lotzen da biziro, eta garrantzirik ez dute aldi berean besteren gauzek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.
Ez al duk eskolako koadernorik zikintzen orain hire, hire... purtzilkeria horiekin? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Sinfonikoago ez ezik, poetikoago egiten zait, askoz, larrua jotzea maitasuna egitea baino; "gurpistegi" poetikoagoa zaidan bezala "gure kabi" eta gisako purtzilkeria melengak baino. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.