Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joan daitezela deabruetan hara marmaratuz, bezperan karrikan eskuratu papera purtzilikatu zuen Agatak zikin-ontzira botatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.
Azkenean Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak, begiak blai eta jantzi urdinak purtzilikatuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Kexatu egin zen biziki nire ozpin ikuspegia erakutsi nionean, eta gai nintzela esan zidan jaialdirik ederrena purtzilkatzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 146. orr.
Umezurztegiz umezurztegi hartze-familiaka erabilia, Di Maggio eta Arthur Millerren emazte baliatua, JF eta Bob Kennedy anaien amante purtzilikatua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 15. orr.
Sutearen ondoan belaunikatu nintzen, Ouest France egunkariaren ale zahar trebeki purtzilikatu batzuk tximinian ezartzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.
Begiak kleenex purtzilikatuaz torratuz besoak papoan juntatu zituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Lepoan zeukan urrezko gurutzea eskuetan purtzilikatzen zuen deabruaren aitzinean izan bailitzan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 55. orr.