Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ene ahizpa Emiliani, zeina baita emazteki ezin nobleagoa, guti zen, beraz, zuretzat, baina emazteki purtzil hori ez... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 359. orr.
Emagaldu batekin elkartu zara, emakume purtzil batekin... Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.
-Tori, bai, bostehunekoa, baina utikan hemendik, ene etxean sarrera debekatua baitute zu bezalako atso zahar purtzilek...! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.
Bere lan bakarra harat-honat ibiltzea, tipo purtzil eta gixotekin hitz egitea xuxurlaka eta ni bazkaltzera eramatea espezial jaten zen jatetxe italiar batera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.
Eta Méhudindarrak larrutzen zituzten, andrazko purtzil horiek, gizonen dirua besterik nahi ez zutenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.
Hi ume-purtzila haiz ene ondoan! Txillardegi «Putzu», 1999 - 374. orr.
Salataria, purtzila, saldua, zikina, utik! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.
Kontuz ibil hadi, purtzila, ez hago-eta ohituta! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.
Sukaldeko mahaiaren gainera bota zuen paper purtzilari begiratu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.
Orduan, laurek elkar hartu zuten Quenu-Gradelletarren saltoki purtzil hartan gertatzen zenaren berri batak besteari jakinarazteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.
Hura onuragarria zela sinets dezagun, zertzelada purtzil tustoa ezabatzen du, etsaikeriekin batera, denak lagun ginela eta funtsean bakoitzak bereizkeria zantarrik ez zuela esanez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.
Arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.
Zuen askatasun purtzil ganorabako horrek? Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.
Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar [...] eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.
Salerosketa-gune batean, beste hainbat purtzil-saltzaileren artean, jai-egunetako giro zaratatsuan... «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.
Telefonoa ohe-mahaian dago, purtzil eta txirtxileria baso baten erdian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.
mari purtzil (4); purtzil hori (4)