Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

purrustan 1 adlag parrastan, ugari.

Purrustan etorri zitzaien jendea erostera, denda ikusteko gogo hutsez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Galtzen janzteko astirik ere gabe, lasterka atera zen etxolatik eta barnean zituen guziak purrustan eta ziliportaka kanporatu zituen, aho zilotik eta sudur ziloetatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Inork ez du inozo eta inuxente izan nahi, eta purrustan hasi gintzaizkion halakotzat hartzen gintuen ama horri geure arrazoiak azaltzen, elkarri txanda emateko ere betarik gabe.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 156. orr.

Segur nintzen hitzak paperrean jarriko zirela, nasai, bat bestearen ondotik, purrustan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Estimulu sexualak berehala iristen dira bizkarrezurreko muinera eta burmuinera, eta horiek biek mezu bera bidaltzen dute genitaletara: odola purrustan joan dadila zakilera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.

2 purrustaka.

Langile punttalakurlo eta zorrotza bihurtu zen, beste bien kontra purrustan hasten zena haiek goizean berandu ailegatu eta hiruretan joaten zirelako bazkaltzera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 164. orr.

-Sorgin zahar hori! -esan zuen Gavardek purrustan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.

Posible zen Ramsay jauna noiznahi zutitzea, liburua itxi eta purrustan hastea; baina oraingoz irakurtzen ari zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

odola purrustan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus