Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Purrustaka altxatu zen Leon Karrika egongelatik eta purrustaka hartu zuen oherako bidea zu eta Argos bakarrik utzita. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 127. orr.
Agure bat purrustaka joan zen handik, buruari eraginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Husainek, purrustaka, kontua ordaindu, eta lagunarekin irten zen tabernatik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 354. orr.
Telefonoaz bertzaldera, zuzendariordea purrustaka ari zen beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Emile purrustaka altxatu zen eta zutik, une batez, mendebaldeari begira geratu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.
-Honi oporrak deitzea ere! -esan zuen purrustaka Seamus Finniganek arratsalde batean egongelan-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.
-Hau da hau esker gaiztoko gizona! -esan zuen purrustaka emakumeak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.
-Tira, mugi! -esan zien Hermionek purrustaka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.
Burutik buru zeharkatu genuen, ordu horretan salgaien inguruan purrustaka metatzen ziren etxekoandreen, haur eta aita opordunen eta erretiratuen artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.
Zauritik odola purrustaka isuri zitzaion orduan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.
Eta ni odoletan nengoen purrustaka eta trajea zikintzen nion soldaduari. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.
esan zuen purrustaka (4); purrustaka ari zen (3)