Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

purrusta 1 iz purrustada.

Manuel, baserritarren semea, bere herrikoengandik purrusta baino jasotzen ez zuena denek alfertzat zeukatelako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Purrusta eta guzti, ETBko zuzendariak behintzat hartu egin ninduen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

Mikaelaren alaba gazteak, sorgin horrek, atzo bota zituen purrusta batzuk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.

Hitz lasaiak ziren alkatearen haiek, Joanesek aitorpentzat eta ez purrustatzat hartu zituenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 184. orr.

Hitzak bainoago trumoiaren eztanda zirudien purrusta katea zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

2 purrusta egin purrust egin.

Nik, hiztegi bat eskuan, neure ahaleginean segitzen nuela ikusirik, purrusta egin zuen niri begiratu ere egin gabe: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

-Jolasean ari garelakoan -egin zion purrusta neskatxak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

purrusta egin zuen (3)

odola purrustan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus