Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

purpurina iz brontzezko edo metal zurizko hauts finekin prestazen den margoa.

Purpurinaz pintatutako zutabeen alboetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Hegotzar handi batzuk jarri zituzten bizkarrean, lumen zentzuaren arabera zuriz, urdinez, purpurinaz koloreztuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

Purpurinaz bernizatuta zeudela ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Aurpegia aurrez aurre zeukan, purpurinaz estalitako ezpainek diz-diz egiten zuten, bizirik baleude bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus