Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urre eta zilar asko, purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten. Elizen arteko biblia 1 M 4,23
Maskor horiek bildu direnean, burdinazko erreminta batzuekin ebaki bat egiten zaie inguru guztian, eta zauri horietatik purpuraren zukua ateratzen da malko moduan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.
Purpurari buruz hitz egingo dut orain: kolore guztien artean bera da kolorerik garestiena, preziatuena eta itxuraren aldetik leunena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.
Metodo berbera ahabiari aplikatuz eta esnearekin nahastuz purpura dotorea egiten dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.
Han eta hemen espero ez nituen tindu batzuk ere azalduz, sabia, bioleta-purpura edo zeru-kolorea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Zure adatsaren distira purpurarena. Elizen arteko biblia Kt 7,6
Orduan larruak eta orain urreak eta purpurak giza bizitza antsiaz betetzen eta gerraz ahitzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.
Beraien idoloak artisau eta zilarginen lan dira, Tarsisko zilarrez eta Ufazko urrez estaliak, purpura more eta gorriz jantziak. Elizen arteko biblia Jr 10,9
Efodaren azpiko mantua purpura morez egingo duzu. Elizen arteko biblia Ir 28,31
Bazen han zintzilik liho zurizko eta purpura morezko oihalik; liho eta purpura gorrizko lokarriz zeuden lotuak zilarrezko eraztunetara eta marmolezko zutabetatik esekiak. Elizen arteko biblia Est 1,6
Mardokeo, berriz, purpura more eta liho zurizko errege-jantzitan irten zen jauregitik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.
Neguan, faisaien purpuran ere etzaten ziren, bai eta hegatxabalen errauts grisean, eta eper, galeper eta birigarroen zeta pintarratuan ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Esan israeldarrei: Josi borlatxoak purpura-hariz soineko-ertzetan, bai zuek, bai zuen ondorengoek. Elizen arteko biblia Zen 15,38
, ostera, ez digu ezertan kalterik egiten urrez eta bordatu galantez lodituriko purpura-jantzirik ezak, babesgarri arrunt bat daukaguno. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.
Oroitzen naiz belusezko jaka purpura bat zeukala jantzita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Hark liburu bat zeraman beti besapean -liburu purpura bat. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 159. orr.
Txilardegiraino heltzen den muino magal purpura bati begira egotea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.
Horixe egin ohi dute kandela beilegi, gorri eta purpurek, antzoki handietan zabaldurik, mastetan eta habeetan dardaraz flotatzen dutenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.
Itsasora heltzean ura zeharo purpura eta urdin iluna zegoen, eta arrea eta lausoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 46. orr.
Hezurtegi usainean barneratzen ziren, putzu ilunen erdian ibiltzen, non begi purpurak pizten zirela baitzirudien tarteka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Gezien muturretan purpura iluneko hiazinto loreak zeuden. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.
Ikatz gorien purpura lausoak argiturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.
Purpura-arrainaren kolore gorria artilearekin bakarrik biltzen da eta ez da sekula bereziko, artilea Neptunoren olatuekin berritu nahi baduzu ere. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.
Itsasoko maskor batetik ateratzen da, eta horrekin egiten da purpura kolorea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.
Mendiak eta basoak ikusten zituen purpura-kolore biziko zerupean. Neguan heltzen eta purpura kolorez tindatzen ikusten dituzun gurbitzak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 102. orr.
Kapa beltz luzea eta purpura-koloreko bota puntadunak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.
Jantziak ere oso luzeak, zorua garbitzen zuen purpura-koloreko kapa eta takoi altuko bota belarridunak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.
Kobratzaileak, purpura-koloreko uniformearekin, autobusetik salto egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.
Makila bakarra zegoen erakusleiho hautseztatuan, purpura-kolore kuxin higatu baten gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.
Titiburuak handiak eta ilunak zituen, eta purpura kolorekoak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 107. orr.
Sofa purpura-koloreak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.
bihotz purpura (3); purpura gorrimina (5); purpura kolore (4); purpura kolorea (3); purpura koloreko (21); purpura more (30); purpura morez (3); purpura morezko (12); purpura morezko lokarriz (4); purpura morezko oihala (3)
purpuraz jantziko (3); purpuraz janzteko (3)
liho eta purpurazko (3); purpurazko jantzia (3); purpurazko jantziak (4); purpurazko mantua (3); purpurazko musuak (4)