Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldaketa garai hauetan oraindik ere zenbaiti kosta egiten zaielako moral puritano eta zaharkitua hautsiko duen erabaki sendo, tinko eta pertsonala hartzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.
Izan ere, orduan "heziketa sexuala" deitzen zena, burgesiak bere moral aszetiko eta puritanoa ezartzeko erabiltzen zuen arma bat besterik ez zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.
Kalkutan, ia mundu guztian barna ibiliak ziren bi amerikar neska gaztek India naziorik puritanoena zela esan zidaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 42. orr.
Hain gizarte puritanoan bizi gara, non emakume askori beldurra ematen dien beren barrenak erakustea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Salem herriko gizarte estu eta puritanoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 85. orr.
Antonin Artaudek esaten zuen izurriteak [...] irauli egiten zituela baloreak -zuhurra eskuzabal bihurtzen da, puritanoa atseginzale- eta ohizko ordena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Ordea, purismoaren bolada pasea duk zorionez, nahiz oraindik makina bat puritano ikusten duan bazterretan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 102. orr.
Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 169. orr.
Bawtryko uhalgilea puritano fina eta purua zen, horrelako arinkerietan ibiltzeko ez zegoena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 224. orr.
Puritano sutsuen erlijioak "purua" izan nahi zuen, handikeriarik gabekoa, Jainkoaren nahia eta Biblian irakurtzen zen bizitza soil eta harrokeriarik gabekoaren antzekoa biziz zerua irabaztera zeramana Ingalaterrako Elizaren barruan puritanoek bultzatutako berrikuntzek -harrokeria, gehiegizko aberastasuna eta itxurakeria baztertzea- nabarmenagoa eta mikatzagoa egiten zuten herri xehe txiroaren bizitzeko era apalaren eta agintariek hain maite zuten handikeriaren eta dotoreziaren arteko aldea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 215. orr.
Puritanoek erlijioaren izenean gotorlekuak eraitsi, soldaduak akabatu, umeak hil eta emakumeak bortxatu zituzten, Jainko mendekati baten mendekua suz eta burdinaz idatziz betiko lurralde haietan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 220. orr.
Gerra teologikoa badirudi piztu egin zela seigarren eta zazpigarren mendeetan judaismoan gauzaturiko garbiketa puritano baten ondorioz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.
Ez zuen behin ere pentsatu bere sinesmenari uko egiterik, eta are gutxiago bere fede puritanoa baztertzerik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 223. orr.
Muhammad Ibn Abd al-Uahhab (1703-1792) buru erlijiosoak Islamaren interpretazio literal eta puritanoa ondu eta hedatu zuen. Berria - Mundua 2004-04-22
Politeismoaren sarraldi horiek monoteismoa erabat finkatzea eragin zuten Islamean, baita protestantismoan ere hain sakon ez bada ere, eta bi mugimendu puritano horiei, beren aldetik, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
Aitarik gabeko haurtzaro puritano estua, aitonaren aginte erabatekoa. Berria - Harian 2005-06-21