Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puritanismo 1 iz erlijioaren oinarriak gordetzeari eta morala begiratzeari buruzko zorroztasun itsua, egiazkoa nahiz itxurazkoa.

Aszetismoa, puritanismoa, lana, nekea, sakrifizioa eta horrelako baloreetan oinarritutako moral berri bat proposatuko du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Negozioari benetako kizkurrak atera omen zizkion Ameriketako Estatu Batuetan -hipokrisiaren eta puritanismoaren maila pittin bat igoaz- edarien debekua ezarri zutenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 98. orr.

Lotsa baino gehiago puritanismoa izango da, beharbada, hor atzean dabilena, intimitatea gordetzeko grina, ez dakit.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 87. orr.

Indian, musulmanek gizaldiz gizaldi, beren musika ez ezik beren puritanismoa ere zainetaraino txertatu zioten gizarteari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Zenbait gauzatan puritanismorik estuenera jotzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Puritanismoaren eta gordinkeriaren nahasketa arraroa baita, honetan ere, Isaac Bashevis Singer.  Berria - Kultura   2004-07-14

2 (hitz elkartuetan)

Puritanismo-garaiak dira hauek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.

Puritanismo olatu bat nagusitzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

3 Ingalaterrako protestanteetatik bereiziriko talde baten doktrina, kristautasunik garbienaren eta zorrotzenaren alde egiten duena.

John Milton -puritanismoaren poeta handia, Charles I.aren absolutismoaren etsaia, Cromwellen iraultzaren defendatzaile sutsua- izan zen Oliver Cromwell hilari geratu zitzaion defendatzaile bakarrenetakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus