Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez naiz batere purista sentitzen hizkuntza kontuetan, baina aitortu behar dut zenbaitetan ikusten ditudan testuek, irakasleek berek eskuz idatziek nahiz liburuetan aurkitzen ditudanek, biziki kezkaturik uzten nautela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.
Badakik puristek beti esaten dutela elkarrizketa ugarirekin ez dagoela prosa narratibo onik, dialogoak antzertirako utzi behar direla. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 83. orr.
Azken finean Costa gizon handia da, eta neurtua bere adierazpenetan, ez zuen esan haserre edo mingostua larderiatsuegi ez ematearren, izorratua baizik, hitz zakarra hiztegien arabera, baina ezin hobea, puristek nahi dutena esatea daukate. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.
Euskal filologoak, hizkuntzalariak eta euskaltzainak [...] izan dira eta dira errudunenak kontu honetan, beren ardura eta kezka puristekin hizkuntza ito besterik egiten ez dutelako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 174. orr.
Musika oso txarra iruditzen zitzaidalako, musika pop komertziala baitzen, nazkagarria ni bezalako nerabe purista batentzat. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.
Irribarretsu, lehenengo ondorio bat atera nuen; Alberto purista bat zela, alegia: ez zegoen konpaktu arrastorik sala osoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 129. orr.