Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
«Pizkundearen eskola garbizalearen itzalean, purismoari heldu eta euskara berritzeko» saioaren hitz berriak izan ziren Sabino Aranaren neologismoak. Berria - Kultura 2006-03-04
Tenore berean gaztelaniako purismoaren aurka idazten ari zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 122. orr.
Ordea, purismoaren bolada pasea duk zorionez, nahiz oraindik makina bat puritano ikusten duan bazterretan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 102. orr.
Purismo antzuak alde batera utzirik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 140. orr.
Nik ikusi dut aurren-aurrena, idazten ari nintzen bezala, erresistentzia proba honetan, Euskal Herrian hizkuntzaren inguruan aspalditik dabilen mamua: mamu hori da garbizalekeria edo beste modura esanda, purismoa. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Ordea, bateragarriak al dira garai horietako balizko esentziak eta purismoa gaur egungo ekonomia eta gizarte errealitatearekin? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.
Beste inork ez bezala, zeukaten aukera bazterrean utzi eta porrotari zabaldu zioten atea, purismoa edo auskalo zeren izenean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 95. orr.