Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bateko arropa zarpazaharrena, besteko larrujotzeko debeku adostasunezkoa, eta bestetik maiatz-lehenean purifikaziozko sutzarrak egin eta hurrengoa sanjoan suekin egingo zutena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.
Azkenean, purifikazioaren sinboloa zela-eta, iturri bat egitea erabaki genuen, urmael jariodun garden frantziar bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.
-Ahazten dena ezereza da, eta purifikazioa eta salbazioa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 107. orr.
Erosak diziplina eta purifikazioa behar ditu, gizakiari ez une bakar bateko plazerra emateko, baizik eta bere izatearen onena dastatzen laguntzeko. Berria - Gaiak 2006-01-26
Horrela, urteko lau festa nagusi ospatzen zituzten, su-festak lauak, sutzarrak pizteko egunak, purifikazio egunak baitzituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.
Maiatzean zehar ez da Erroman inor ezkontzen -dio Plutarcok-, hil honetan ospatzen direlako purifikazio ospakizun handienak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Aldi horretan, karguari uko egin bazion ere, anaia guztien ikusmiran zegoen eta beraren purifikazio-prozesua bere gailurrera iritsi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.
Debotoentzat arropa zaharren pusketak penitentzia seinale ziren, purifikazio gurarien adierazgarri. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Ongi, baina zer da zuzen katarsi hori: garbiketa, barne purifikazioa? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.