Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maddalenek [...] afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar-urak ere izanen zuten hartan zer erranik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.
Seidlitz hautsak purga-hauts arinak ziren, uretan nahastu eta edaten zirenak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.
Hustuketa bat bezalakoa da, hala esaten du berak, purga bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.
Fábrica Magnesitas delakoaren gisu-purga metak pasatuak ditut: beribilen hatsa eta kea garbitzen ote ditu gisuak? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.
Kontaiguzu Stalinen purga hark Siberiaraino eraman zintuenekoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.