Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pure 1 iz barazkiak-eta egosi, txikitu eta iraziz egiten den orea.

Mikelek zerbitzatu zuen purea, lehenengo Dionisosen platera, ia gainezka egin arte, eta ondoren berea, gutxixeago.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

Entsalada xume bat, zopa hotza eta purez lagunduriko txerriki xerratxo bat izan da agintariek eskaini diguten oturuntza.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.

Entrama batez jaten omen dituzte ekartzen dizkieten pureak eta jogurtak [...] haiek balira bezala azken purea eta azken jogurta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.

Hainbatek laguntza behar dute purea ahora eramateko.  Berria - Harian   2005-10-28

Nola gorrotatzen duen egunero ematen dioten pure nazkagarri hori...     «Bizia lo», 2003 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mikel afaria prestatzen ari zen sukaldean, kalabaza pure bat, zehatz esanda.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

Angelok hiruzpalau goizetan ekarri zidan koñakaz bustitako esne beroa edo gau beranduan prestatzen zidan zerba-pure tristea izan ziren haren zainketa bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 214. orr.

Zerbitzariak plantxan eginiko xerra handi bat eraman zuen, perretxikoz, azenario xehatuz, ilarrez eta patata-purez osatutako guarnizio batez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Zopa gauzatxo berde batzuekin, bildots errea, patata-purea, arbi-purea, espinakak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Gaixoak, haur jaioberriak ez bezala, adimena du, eta ohart da duintasunaren apurrik mendrenena ere galdua duela, erizainak [...] koilara barazki-purez gainezkatua ahoan sartzen dion orotan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Drucoc jaun kanibalak mugurdi purez betetako oiloak ditu afaltzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

3 irud/hed

Bada burtsan, inbertsiogileei purearen ordez nahaskia ematea txarretsi behar da.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

4 pure egin1

Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira; Gobernuaren irin pixka bat gehitu eta gatza egin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Altzairu zerrendazko kortse arrosa koloreko batez korazaturik, pure egiteko makina nuklear bat izterrean, kraskagailu supersoniko bat eskuan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

5 pure egin2 irud/hed

Umeen liburuetan hitzak eta edukiak pure eginda ematea txarretsi du Andu Lertxundik  Berria - Ekonomia   2006-02-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus