Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pupitre 1 iz eskola mahaia, ikasmahaia.

Irakaslea ikasgelara sartu eta koadernoak pupitrearen gainean uzten zituenean, ezer esan gabe, orduantxe bakarrik sentitzen nuen nik beldurra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Pupitrearen zurezko azal tatuatuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.

Hogeita hamarren bat mutiko geunden, pupitreetan binaka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Goitik behera begiratzen zigun binakako pupitreetan eseritako eskolaumeoi.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Pupitreetan eseri eta geografia liburua ireki genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Astiro ibiltzen zen pupitreen artetik atzera eta aurrera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste aldean, Azpetixek irribarrez jarraitzen zuen bere pupitre-lagunaren bizkarrekoak jaso bitartean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 39. orr.

Klasean, pupitre lagun jarraitu genuen arren, ez zidan hitz egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Nire eserlekua Anaia Dabiten pareko pupitre ilararen sakonean zegoen, atzeko horma jotzen hain justu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pupitrean eserita (3)

pupitreetan binaka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus