Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juliak puntuzko txaketa bildu du bizkar gainean. Puntuzko lepoko gorri zikina zeraman, eta hor-hemen apur bat bustirik zeuzkan buruko ileak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Begirada basati batekin, puntuzko zapia erantzi zuen eta agerian geratu zitzaizkion berriro sorbalda arrosak eta beso mehe samurrak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.
Eskuak gurutzatu bihotz gainean, puntuzko xala bularraren kontra estutu, hotza bainuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.
Jertse urdina eta puntuzko bonet urdina zituen jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.
Urrezko orratzarekiko puntuzko gorbata oliba-berde bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.
Uniformeak urdin, eta txapelak gorri eta zuri, puntuzko multzo handi bat agertu da San Estebango ermita parean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 137. orr.
Bi puntuzko ondasuntsu, Bidasoaz bi aldeetan mugakide, hendaiarra bata eta irundarra bestea, arma kontrabandotan ari Madrileko gobernua uzkailtzekotan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 340. orr.
Kanpoko frantsesdun puntuzkoren bat gugana etortzean (edo kazetariren bat, besterik gabe), hik egingo diok harrera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 78. orr.
Hura eskandalua Donostiako puntuzkoen artean! Txillardegi «Putzu», 1999 - 356. orr.
"Zer dakite, jakin, munduaz, puntuzko Goiritar hauek? -bururatu zait-. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.
Telleria-tarren oroipen pildaz zirriborratua dago, Falangeko figura puntuzkoak haiek, geroago jakingo genuenez. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.