Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntutxo 1 iz adkor puntu txikia.

Berehalaxe ikusi zuten berriro benta, ia ikusezin, hain txiki, puntutxo beltz bat elurrezko uhin ikaragarrizkoaren oinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.

Comalako bidetik puntutxo beltz batzuk mugitu ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.

Dena beltz ikusten dut, eta puntutxo gorri batzuk jira-biraka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Kaleak argizko puntutxoez osatutako ilaretan barna luzatzen ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Beirontziteria esmalte urdinezko puntutxo batez markaturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

Ostera, begiaren erdiko puntutxo hura karraskatzen bada, argia bertan iraungitzen da eta ilunpea dator, globo distiratsua osorik egon arren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.

Laboratoriora itzulirik, irazki-orri bat hartu, bi puntutxo gorri egin bi laginekin, eta estufan ipini nuen, 80°C-ra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

Gereziondozko oholari baino ez zion kolorea eman, gorrizta, arrasto eta puntutxo ilunekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

Iparreko Itsasoko portu hartan, unibertsoko puntutxo ñimiño ezdeus hartan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Ez zeukan egun osoa bulego batean giltzapetuta puntutxozko lerroen gainean sekula argituko ez ziren salaketak mekanografiatzen denbora alferrik galdu beharrik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Gaixoak eskuineko masaila erakutsi zion, eta ukitu arin batzuk egiten hasi zitzaion sendagilea, kolore puntutxo batzuk jarriko balizkio bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 342. orr.

2 (kiroletan-eta) ik puntu 13.

Nik uste dut puntutxoren bat aterako dugula, eta beno, baina, ateratzen ez badugu ere, ziur egon ahaleginak egingo ditugula, eta beno, elastikoa izerditan blai utzi arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.

3 neurria.

Erritmo bizi samarrean nabil poteoa egiten, ni bakarrik, eta dagoeneko "puntutxoa" hartuta daukat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Kalimotxotik ardo beltzera pasatu naiz eta erritmo berean jarraitzen dut; "puntutxotik" "puntutzarrera" pasatzen ari naizela susmatzen dut eta honela jarraituz gero ez dakit noraino ailegatuko naizen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

4 (ukitutxoa) ik puntu 12.

Korrika joan zen Lucy pasilu luze haietatik aurrerantz, urduritasun puntutxo batek jota,  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.

5 ikur grafikoa. ik puntu 7.

Alemanez, umlaut deitzen diren bokalen gaineko bi puntutxoek bokalen palataltasunarekin dute zerikusia (Schüler).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

puntutxo beltz (3); puntutxo gorri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus