Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntukatu, puntuka, puntukatzen 1 du ad puntadak egin.

Ez iezadazue arren eska oihal baliotsu horiek eskuz garbitzeko, prentsan lisatzeko, almidoiztatzeko, urratuak puntukatzeko, zarrastadak pasaratzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

2 puntualizatu, zehaztu.

Baina elkar ikusi bagenu ere berdin zatekeen -puntukatu zuen Angiek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 151. orr.

3 puntuz bete.

Jaisten ari nintzen bidearen aurrez aurre, laritzez berdaturiko haran bat ageri zen luzetara, eta haren atzean uda betean elurrez zurituriko mendiak: harana nire oinetan amaitzen zen, etxolaz eta aziendaz puntukaturiko larre zabal-zabal batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus