Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Testu ondo taxutua, puntuka ordenatua, baina hala ere sentipen hori, ez dela idatzitakoaren guztiz jabe, zer esan nahi zuen eta zer esan duen erabat argi izango ez balu bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.
Puntukako gidatzeko baimena. Berria - Mundua 2006-04-06
UPNk eskatuta mozioa puntuka bozkatu zen Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Puntuka ari garenean, bi, hiru, lau edo bost bertsolarik, esaldi bana botatzen dugu, denon artean bertsoa osatzeko. Hori dugu hasierako puntua emanda, puntuka eta, neurri batean, binaka egiten diren ariketen kasua. Puntuka ari dela, inprobisazio ahalmena eta erreflexu bizkortasuna ditu bertsolariak ezinbesteko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 120. orr.
Bukaera pentsatzeko ezinarengatik, memoriak huts egin duelako, puntuari erantzun behar zaiolako, puntukako ariketan... askotan aurkituko ditugu beraz, ohiko estrategia erabili gabe atondutako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 112. orr.
Puntuka eta hamarreko handian ere txukun ibili ziren. Berria - Kultura 2004-12-09
· Joxe Azurmendi eta Jon Sarasua irakasle eta idazleak «gai librean eta puntuka» ariko dira jendaurrean hizketan gaur Eskoriatzan, Meditazioa Moderniaren heriotzaz saioan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.
Osasunak berean segitzen du: puntuka-puntuka, bidea eginez. Berria - Kirola 2004-03-16