Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntuatu, puntua(tu), puntuatzen 1 du ad testu batean ortografia-markak ezarri.

Sarrerako orrian, erabili dituen irizpideen berri eman du Landak: testua ez du puntuatu; transkripzioaren lerro bakoitza testuaren lerro bakoitzari dagokio.  Berria - Kultura   2004-05-28

2 puntuak edo tantoak lortu.

-Jazarleek quafflea botatzen dute eta uztaietatik pasarazi behar dute puntuatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.

Baina garrantzitsua da denboraldia puntuatzen hastea eta sendotasun itxura ematea.  Berria - Kirola   2004-03-09

Angelinak puntuatu zuenean, Harryk itzulipurdika batzuk egin zituen bere sentimenduak adierazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

3 puntuak eman.

Jonen bertsoak oso behetik puntuatu zituela eman zioten aditzera epaimahaikideek.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Seigarren proba izan zen luzeena eta puntuatuena, eta horretantxe lortu zuen nafarrak alderik nabarmenena; ia minutukoa Olasagastiri eta minutu eta 8 segundokoa Peñagarikanori  Berria - Kirola   2004-06-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus