Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Puntualtasuna eta txukundadea izan zitezkeen bere bertuteak, baina pazientzia ez behinik behin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 105. orr.
Askok uste du [...] alemanak, juduen gaineko iritziez haratago, eskuarki -edonork dakien legez, bestalde- garbiak, zuzenak direla, ordena, puntualtasuna eta lana maite dituztela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 71. orr.
Klubak puntualtasuna eskatu die akziodunei. Berria - Kirola 2004-12-30
29 urte daramatza erabat hutsik dagoen biltegiko ordena zaintzen, lanera puntualtasunez etortzen, enpresak jarritako arauak zorroztasunez betetzen. Berria - Kultura 2004-12-08
Igarriko zion zer esan gura zuen hark bera bezalako puntualtasunaren maniatiko baten ahotan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 7. orr.
Itxaronaldia laburrago egin beharrez, Kristinaren eta Ximurraren arteko iskanbila amestu nuen, lagunaren puntualtasun ezak eragina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.