Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
puntualitate iz puntualtasuna.
Ni neu ez naiz batere puntuala, badakit, baina atsegin zait puntualitatea besteengan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 153. orr.
Ane, puntualitatearena serio hartzen zuenetakoa izanik, esandako ordua baino bost minutu lehenago azaltzen zen hitzartutako tokira. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
Deia hamarretan puntuan izan zen, aldez aurretik esan bezala, suitzarrei egozten zaien puntualitateaz. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.
Aberria litzateke, heriotza fusilamentu pelotoiaren puntualitatearekin ez baletor. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.