Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure burua madarikatu nuen puntualegia izateagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
Ni neu ez naiz batere puntuala, badakit, baina atsegin zait puntualitatea besteengan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 153. orr.
Puntual iritsi zen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.
Mussoliniren garaian gauza asko egin omen ziren lan publikoen alorrean, eta trenak puntual iristen hasi ziren, esaten dutenez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.
Aurrezki-kutxako langileak puntual ematen zizkion bere soldataren aurrerapenak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.
Ez zen akats puntuala izan, izen ezezagun baten transkripzio okerra baizik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 186. orr.
Hainbat informazio puntualen arteko erlazioa kokatu eta, kasu batzuetan, ezagutzea. Berria - Harian 2005-01-02
Alzheimerraren kasu gehienak puntualak dira, ez herentziaz jasoak. Berria - Gaiak 2006-05-09
Atzera begira dago egina liburu hau, orain puntual batetik hasita baina atzerantz doan gezia jaurtikiz. Berria - Kultura 2004-01-02
Hala ere, oroitzapenak, asko, puntualak eta oso ederrak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 23. orr.
Kontziente izate hori hedatzen bada ere, nahi den bezain zehatza eta puntuala bada ere, dena dela, haiek errepresentazio soilak izaten jarraituko dute. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.
Ezerezaren esperientzia erlijiosoa, Erdi Aroan adierazpen nabarmen eta puntuala Meister Eckhart, Johannes Tauler eta Heinrich Susorengan daukana. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Euskal-Billera elkartearen ekimenez gertatutako kontu puntuala izan zen arren, haurrak Danborradan txertatze hura Danborrada egonkortzeko lehenengo urratsa izan zela esan daiteke. Askoren artean «Rataplan» - 62. orr.
Dena den, harreman eta ekimen horiek puntualak bezain solteak izan dira, jarraipenik gabeak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 409. orr.
puntuala izan (8)