Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntuagarri 1 izond puntuak lortzeko balioa duena.

Juan Mari Lopez eta Erika Lagoma izan ziren, zorteak hala erabakirik, saio puntuagarria hasi zutenak.  Berria - Kultura   2004-03-14

Bertsolari bakoitzak puntuagarri ziren zortzina bertso kantatu ostean, epaileen erabakiz, Lasarte eta Orioko bertsolariak igaro ziren finalera.  Berria - Kultura   2004-07-06

Bandera igandean 12:00etan jokatuko da, eta ez da puntuagarria izango sailkapenerako.  Berria - Kirola   2004-08-11

Hijazok iragarri zuen zozketaz erabakiko direla lehenengo hamar proba puntuagarrietako txandak.  Berria - Kirola   2004-05-22

Ohi bezala, lau proba puntuagarri izango dituzte, eta puntu gehien batzen duen taldeak egingo du aurrera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Aurtengo TKE Ligak hamalau estropada puntuagarri izan ditu, eta guzti horietatik erdiak irabazi ditu Urdaibaik.  Berria - Kirola   2004-09-21

Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarriak dira.  Berria - Kirola   2004-03-27

Pro-Tour Ligarako puntuagarria da, eta faboritoa Tom Boonen da (Quick Step).  Berria - Kirola   2006-04-05

Seigarren puntuagarria, gaur.  Berria - Kirola   2004-07-25

2 ez-puntuagarri izond

Datorrenean lehen probatik puntuak banatzen hasiko dira, eta hemezortzi probatatik bakarra izango da ez puntuagarria.  Berria - Kirola   2004-12-12

Hamalau estropada puntuagarritik zazpi irabazi dituzte, eta hiru ez-puntuagarritik bi.  Berria - Kirola   2004-09-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus