Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

punttu 1 iz adkor puntua.

Hitz horien azpian, hiruki bat, honen erdi erdian punttu bat, begia iduri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.

Atomoa baino txikiagoko gizabanako bat naiz, punttu ezdeus bat, sortzearen eta heriotzearen arteko une laburrean zerbait ari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Azkenean, suge osoa airean iraungi zen, eta argizko punttuak atzera batu ziren bola batean, Birghak irentsita desagertu arte Ordurako bazituen tanto batzuk, eta heldua nintzen punttu egokira, non ez diezun pilotariei begiratzen, pilotari baizik, pilotak frontoian zehar egiten dituen marrazkiei zehazki.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Batailan sartu aitzin, ordea, edan beharra zegoen, motorra eta muturra berotu, punttua hartu arte.     «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

2 koxka.

Hasiera honetan nik jarriko nituzke Urdaibai eta Astillero gu baino punttu bat gorago.  Berria - Kirola   2004-07-28

Belea baino punttu bat gorago, oiloa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nolanahi ere, hotz-punttu bat ongarria zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

Gose-punttua ere hor nonbait honezkero.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 108. orr.

Arrisku asko torea genitzake umore punttu batez armaturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Abertzaletasun punttu batek bultzatuta, Herbehereetako bandera jarri ohi zuen mastaren gorenean ontzi espainiarrei eraso egitean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Aitortu beharra dut, lotsa punttu batekin, halako erresumin bat dudala bihotzean nire buruaren kontra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.

Oraingo honetan, berriz, ez omen du jada ezinegon punttu hori sentitzen.     «Bizia lo», 2003 - 31. orr.

Osagai horiek guztiak izan arren desanparoa erabat estaltzea lortzen ez duen pertsona baten malenkonia punttua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Pipermin punttu bat jartzen zioten neskazaharraren jakin goseari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Hortik letorke zorioneko, eta premiazko, obsesio punttua.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Ernegazio puntturen bat ere egon daiteke esaera horretan. neskaren ahotsean muzin punttu bat antzematen nuela iruditu zitzaidan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.

Gau bat senarrarekin etxe berean pasatu eta ezer esan ez zidala pentsatze hutsak erre-punttu bat uzten zidan barruan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 69. orr.

Horrek, zergatik ez aitortu, harrotasun punttu bat ematen dio.     «Bizia lo», 2003 - 54. orr.

Gaugiroa, epela oso, uda hurbilaren zantzu; eta hego-haize punttuak tarteka ferekatu zituen ene masailak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Barnealdetik datorren hego punttu edo hego-farfaila hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Izotz puntturik ere utziko du bazter laiotzenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Azidoa hartzeari utzi, eta, drogak ematen zion goi-punttua lortzeko, sukar erlijiosoa erabiltzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

4 karta-jokoa.

Txikitan, etxean maiz aritzen ginen kartetan Jexuxekin; punttuan, jakina.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 120. orr.

5 punttuan puntuan, zuzen. ik puntu 23.

Bederatzietan punttuan beste munduaren ikuspen zerutiarrak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 127. orr.

Goiz etortzen zen eta ordu batean punttuan alde egiten zuen,  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 164. orr.

6 zorian.

Arriskua hautatu duelako, labain egiteko punttuan ibili delako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 68. orr.

7 punttu-punttuan

Den-dena zegoen prest, punttu-punttuan, in the bag, platerari azken ukitua eman eta jatea besterik ez zen falta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Handik aurrera labean egonaldia egitea besterik ez zuten falta, eta eginda zeudenean, punttu-punttuan, atera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Oso-oso gutxi falta zitzaien biei punttu-punttuan egoteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beldur punttu (3); erre punttu (3); harrokeria punttu (3); harrotasun punttu (6); harrotasun punttu bat (4); ilusio punttu (3); inbidia punttu (3); lotsa punttu (3); punttu punttuan (4); umore punttu (3)

hego punttua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus