Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
punttada 1 iz adkor puntada.
Goizetik punttada bat edo beste eman ohi du, frexkoago normalean, nobedaderik ez bada, boladatara iristen ez diren halako bultzada ttikiak emanez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.
2 punttadan puntadan, zorian.
Hartara, kaskezurra urratzeko punttadan neukan, minarez minez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.