Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Punteria ona duzu? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.
Oso punteria ona omen zeukan Blancok. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.
Aita oso ehiztari ona zen, punteria izugarria zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.
Han, tiro egiten baizik ez zen nabarmendu, punteria deabruzkoa omen zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Tiramen eskasa eta jaurtitze ahula ez ezik, punteria txarrekoa nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.
Atearen aurrean punteria gehien duenak erabaki dezake partida bere selekzioarentzat. Berria - Kirola 2004-06-13
Bere jaurtiketa bortitzari teknika eta punteria gehitu dizkio. Berria - Kirola 2004-04-15
Aste batzuez, punteria zorrozten aritu nintzen, lata batzuekin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.
Errifle batek pinturazko bolak jaurtitzen ditu, punteria fintzeko erabiltzen diren tunel horietako baten muturrean. Berria - Kultura 2004-02-15
Aurrelarien punteria faltagatik zutoinera era langara jaurti zuten madrildarrek. Berria - Kirola 2004-10-03
New Jerseyren punteria falta izan zen partidako gakoa: %27,1. Berria - Kirola 2004-05-05
punteria ona (4)