Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bibote puntaduna zuen eta ile-kizkur bat kopetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Belarri luze puntadunak irteten zitzaizkion ile artetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 190. orr.
Kapela beltz puntadunak baino ez ziren ikusten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 77. orr.
Haien kasko puntadunen gandorrek sugarrezkoak ziruditen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Zapatak larruzkoak eta puntadunak ziren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.
Takoi luzeko bota beltz puntadunak, larruzko praka beltzak, niki beltza. «Bizia lo», 2003 - 59. orr.
Purpura-koloreko kristal puntaduna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.
Tresna txiki bat erakutsi dit une horretan, tresna txiki eta puntadun bat, motibo geometrikoez hornitua. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.
Erdi Aroko hainbat etxek osatutako kalea zuen, bere arku puntadunekin. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.
Izan ere, benetan isuritako malko batek ez baitu inoiz gure adimenean dugun malkoaren forma simetriko, puntadun eta ideal hori izaten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.
Parke zaindarien makila altzairu-puntaduna hartuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.
Ontzi bat ikusi diat portura sartzen, gizon askorekin; ezkutuak eta bi puntadun lantzak zitiztean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 122. orr.
Segi eta segi egiten duten tematiei, metalezko puntadun eskularru batzuk ipintzen zaizkie. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.