Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntada 1 iz jostean orratzaren bi zulatzeren artean gertatzen den hari zatia.

Gero, tarratada kontu handiz josteari ekin zion oso puntada zehatzez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.

Oihal batean egindakoaren jarraian beste puntada bat ematearekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 358. orr.

Gero, oso azkar, trebetasun handiz, zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Ez dakit zenbat puntada eman zizkioten gizajoari buruan!  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Orduan lanean hasi zen -puntada puntadaren ondoren-, eta gilako gizona bezala agur egiten ari zela imajinatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 90. orr.

Puntada luzez josten hasi zen parpaila estua, erdi eginda zeukan janzkiaren lepoaldean zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Cohen jantzi baten orla puntada azkarrez josten ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

2 irud/hed

Etorkizuna puntada azkarrez ehuntzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Puntadaz puntada lanean ari denak ez du paisaia osoa ikusten, paisaiak ikusteko espazioa, distantzia eta arnasa behar baitira  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 359. orr.

3 puntadan zorian.

Gainezka egiteko puntadan dagoen urtegiari uhateak irekitzea bezala izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Galdetzeko puntadan egon nintzen galtzak zertan diren arnasbidearen trabagarri, baina ez nuen galdetu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Negar egiteko puntadan ematen zuen, eta nik ez dut pairatzen inork nire aitzinean negar egiterik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdetzeko puntadan egon (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus