Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

punpatu1, punpa(tu), punpatzen 1 da ad punpa egin.

Eta alimaleko suzko borobil bat erortzen da Ahartzako lepoan, punpatzen, berriz erortzen eta zartatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Batzuk talkaren ondorioz distantzia handietaraino punpatzen direla, beste batzuek, ordea, leku txikian jasaten dutela kolpea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.

Bihotza bortitzago punpatu zitzaion eta jendearen diosalei erantzun ere ez zien egin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Gaztainondoetatik garbotsak lurrean punpatuz, pilota torta ziztatzaile baten arrabots motelarekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

2 du ad punpa eragin.

Antilletan ikasi ei zuen zeremonia magiko bateko berbak tonu irmoan ahoskatuz punpatu zuen xanpainaren kortxoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus