Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

punpa1 (orobat punpe g.er.) 1 iz jauzia; botea.

Soinketa batzuk, bat bi hiru lau, ariketa aldatu, hesia utzi eta lurrean punpa batzuk egin, xuti, bat bi hiru lau, bat bi hiru lau... ederki berotzen hasia naiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Punpa txarra egin zuen pilota bat jasotzera joan zenean, galdakoztarrak sastada mingarria nabaritu zuen eskuin izterreko atzealdean.  Berria - Kirola   2004-09-14

Jeanek punpa batez zeharkatu zuen aterpe naturalaren eta bidearen arteko eremua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.

Bestela goitik behiti punpa!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

2 punpa egin ik punpatu1.

Abereak barne-zurrunga argia laxatu zuenean, Edmeak punpa egin zuen, harritua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

Bizirik gabeko gorpua lurrera erori eta punpa egin zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Eskapatzeko punpa egitera saiatu zen, baina zaharra bera baino zaluago zen oraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Eta gatu zainart batek punpa egin zidan altzora.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Pascual, bestalde, laugarren koadroan punpa egiten duten pilota errazak bederatzigarren koadroan uztera ohituta dago.  Berria - Kirola   2004-08-07

Xalak zortzigarren koadroan punpa egin zuen pilotakadarekin bukatu zuen tantoa.  Berria - Kirola   2004-08-26

Harrian punpa egiten dute.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 155. orr.

3 punpa eragin

Ozta ageri zen bere mando alimalean, zela gainean garrangatua ematen zuen, zartailu beldurgarri bat inarrosten zuen besotxo hartan, eta zarta bakoitzeko tiroari punpa eragin eta ilunpean amiltzen zuen, burua makur eta gorputza gorri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

4 punpa-laster errugbian, punpa egitean lurra jo bezain laster pilota jotzea.

Beti bezala Wilkinson-ek egin du berea, lau gaztigu-ostiko eta punpa-laster bat eginez.  Herria   2003-11-27

Eskuekin jokatu dira frantsesak entsegu bat emendatua markatuz, zangoekin jokatu da Wilkinson berak markatu baititu 24 pundu (hiru punpa-laster eta bost gaztigu-ostiko).  Herria   2003-11-20

Drop-ak lortuz ere puntu erabakigarriak lor daitezke, punpa lasterrez baloia jo eta hagen artean baloia sartuz alegia.  Berria - Kirola   2004-12-23

Irlandesek punpa-laster baten abantaila.  Herria   2003-03-13

5 punpa-sare (orobat punpasare)

Nahierara jokatuz mota guztietako tantoak egin zituen, punpa-sareak, iskin motzean, luze taularatuak...  Berria - Kirola   2006-02-28

Mota guztietako kintzeak lortu zituen: punpa sareak, izkin motzak...  Berria - Kirola   2006-03-05

Ezcurrak lehena, baina 5 etan ados eta 11-5, urruñarrak bi sare, bi punpa-sare eta hiru sakerekin, aldiz hiru sake eta sare bat dituelarik Oçafrainek.  Herria   2003-05-08

Huts bat ere gabe bi artixtekin, tanto guziak eginak, ala sare, punpasare, eskuinerat, marrarat, xilorat, bote negurtuz, horrek berak ere balio zuen ikustea.  Herria   2005-03-03

Rene gostuanago eta konfiantxa hobean, piloten berexteko, sarerat (punpa-sare) bezala eskuin apal, Biscoubyk izkin-motz hura miatu balinbadu ere noiztenka.  Herria   2002-12-12

Zer punpa-sareak, eta sare zuzenak eta marra gainean berexi pilotak izan dituen!  Herria   2001-05-24

Hor da jokoan sartu Oçafrain, batean sare, bestean punpa-sare, edo izkin-motz eta guziz 8 bote ixtant batez, batean azpiz ezker, edo gainez, eta beti xuxen.  Herria   2003-05-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

punpa egin (6); punpa egin zuen (4); punpa eta (4); punpa laster (14); punpa laster bat (8); punpa sare (11); punpa sareak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus