Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska punk rasta barrako mutur batetik bestera. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 104. orr.
Manta Ray inoiz baino talde punkagoa da. Berria - Kultura 2006-04-06
Bira hasi genuenetik hamar kontzertu egin ditugu eta esango nuke inoiz punkago gaudela. Berria - Kultura 2006-04-06
Uste duzu oso erradikala zarela, oso punk edo oso hardcore edo oso nahi duzuna. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 161. orr.
Larruzko bota berdeak eta txinatar kirol-oinetakoak, motorzaleen jakak eta zetazko gonak, parpailazko esku-larruak eta lepoko zapi nabarmenak, halako itxura erdi-punk, erdi-dotore bat, beraren gaztetasuna eta "izorra-hadi" esanez bezalako aldarte ausart hura adierazten zuela ematen zuen bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Ikuskizun punk-a eta, une askotan, gustu txarrekoa da. Berria - Kultura 2004-09-17
Hegazti hiztunen historia luzeko lehenengo loro punka zen Nofutur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.
Badu homosexualetik, badu punketik, badu nihilistatik. Berria - Kultura 2006-04-18
Bere lanak gay eta punk mugimenduekin lotu izan dituzte kritikariek. Berria - Kultura 2006-04-18
Horrek punk espirituarekin lotzen du taldea. Berria - Kultura 2006-04-06
Punk eta rock mundu hortan kokatzen da horien musika. Herria 2005-06-16
78-79ko urte hartan, punk musikarekin batera, esoterismo gaiak ziren bere gogokoenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.
Belaunaldi berrietara punk poesia iritsi zen, musikak eraginda. Berria - Kultura 2006-01-03
Punk literatura (halakorik bada). Berria - Kultura 2006-04-18
Borroka elkarte horiek punk eta destroy uhinak irentsi dituzte, beren baitako totalitarismoaren edo eztikiago erranik, armen borroka sostengatzeko duen diskurtsoaren gordetzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 89. orr.
Hardcore, metal eta punk soinuetan murgildu da Auo, Pin Pan Pun Band-eko abeslaria, taldearen berrikuntzan. Berria - Kultura 2006-04-26
Urruñako "Prestuak" punk taldekoak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 156. orr.
Disturbio taldeak hard-rock eta punk doinuak uztartu ditu Pólvora bere bigarren diskoan (Oihuka). Berria - Kultura 2004-06-23
Bozgorailuek oka egiten zuten punk burrunbada zela eta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.
Barran kokatu zen, begiak gainetik kentzen ez zizkioten punk batzuen artean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 102. orr.
Ez da ikusi, hamarkadak ahitzean, euskal punk ohi batzuk baino epaile zorrotz eta urrikigabeagorik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 89. orr.
Bera izan zen lehena gure artean punka deskubritzen, denok barre egiten bagenion ere Sex Pistolsen apologiak egiten zizkigunean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.
80ko punkaren eta hardcorearen eragina nabari da batzuetan, baina uste dut Etsaiak-ek baino ukitu metalikoagoa duela. Berria - Kultura 2004-04-08
Punka egiten jarraitzen dute. Berria - Kultura 2004-12-02
Divisionek utzikeria puntu batekin kantatzen zuena desegin eta punk psikodelikoaren bidetik egin dugu, sentsualitate eta indar handiagoarekin». Berria - Kultura 2004-04-02
Gaur, Alan Vega punk elektronikoaren aitarekin batera, Act eta Billy Bao euskal taldeak ariko dira Kafe Antzokian. Berria - Kultura 2004-12-05
Suicide taldearekin, punk elektronikoaren hazia erein zuen. Berria - Kultura 2004-12-05
Nahi duen moduan kantatzen du: orain Tom Waitsen bidean, gero Bon Scotten erara, orain blues ilunean, gero punk basatian. Berria - Kultura 2006-05-02
Musikalki, bluesaren gramatika erabiltzen dute, soila, apaingarririk gabea punk-folk esan diote eta ezkutua. Berria - Kultura 2006-04-06
Betiere punkaren, hardcorearen eta punk-rockaren eremuan. Berria - Kultura 2004-09-30
New wave-aren sofistikazioa (Don't fall in love), punk rockaren berehalakotasuna (She's drugs) eta Eskandinaviako taldeen zorroztasuna (Invisible) biltzen ditu. Berria - Kultura 2006-04-13
«Punk rocka hil da», adierazi zuen Gary Kurfist The Ramones taldeko ordezkariak. Berria - Kultura 2004-09-17
Guk ez dugu punk-rock melodikoa bakarrik entzuten, badugu beste eraginik. Berria - Kultura 2006-04-12
Punk rock talde mitikoko kidea. Berria - Kultura 2004-09-17
Zein entzule nahiago duzu: 80ko punk-rocker gazte bat ala BECera joan den 45 urteko guraso bat? Berria - Kultura 2006-03-12
Aldi berean funk musika ona ere gozatzen ahalko da eta usaiako beste guziak, tradizionaletik rock-punk-erat. Herria 2003-07-03
punk eta hardcore (4); punk rock (9); punk rocka (5); punk rockaren (5); punk taldeak (4)