Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puniko 1 izond kartagotarra, Kartagori dagokiona.

Ikusten denez, lehen gerra punikoari amaia jarri zion hitzarmenean, Kartago itsasoko nagusi izateaz arduratu zen batez ere, eta Erroma lehorrekoa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Petrarcaren beste obra nagusi bat, oraingo honetan latin hexametrotan, Africa da, egileari buruhauste franko eman zioten bederatzi bat mila lerro, bigarren gerra punikoaren gainean.  Berria - Kultura   2004-10-02

Bigarren Guda Punikoko Italiaren inbasioan Anibalek elefanteak eraman zituela kenduta, testuan ezer gutxi gehiago da egia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

Kontakizun hori are ederragoa da monumentu punikoa delako; eta monumentu punikoa delako hartu izan da alegiazkotzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Adibidez, arestian "miserikordia" hitza esan dudanean hizkuntza punikoan hitz horrek "pietatea" esan nahi zuela zenion zuk, hizkuntza hori dakitenengandik ikasita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 196. orr.

2 kartagotar hizkuntza, hizkuntza punikoa.

Kartagon, latinaren ondoan iraun zuen puniko edo fenizierak (arabiarren inbasioan oraindik bazegoen), eta Kartagoko lurraldeetan numida ere hitz egin zelakoan gaude.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren gerra punikoaren (5)

gerra punikoari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus