Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
puma iz Ameriketako ugaztun haragijalea, tigrearen antzekoa (Panthera concolor).
Puma ere ibiltzen hasten da eta urrunetik jarraitzen dio geldotasun dotoreziazkoaz. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.
Grina guztiak gordetzen dituk giza arimaren gauean, beti zelatan, nola egoten baitira puma, putrea, xakala sortaldeko gauetako basamortuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Mesa Verdeko honetan gaur puma disekatu bat ikusi dut: apal baten gainean, irmo eta mehatxukor. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.