Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pulunpatu, pulunpa(tu), pulunpatzen 1 da/du ad murgildu, murgil egin.

Haiei begiratu bakarra oparitu gabe pulunpatu da ur hotzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Zutitu eta errekan pulunpatu nintzen, ni ere joko ninduen beldurrez.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 139. orr.

Auzotegi xumeenetako emazte eta haurrak oinutsik zebiltzan, iturrietako urez bustiz edo, azken hauen kasuan bederen, harramantza gaitza eginez, Errobi ibaira pulunpatuz, freskatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Burua uretan pulunpatu, bainuontzitik atera eta soina astindu zuen txakur baten gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Funtzionarioak euli bat harrapatzen zuen bakoitzean, ezker eskuko behatz lodia eta erakuslearen artean hartu, hego bat raust kendu, eta ondoren tinta mantxaz betetako portzelanazko tintontzi handi batean pulunpatzen zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

2 irud/hed

Azken tontorra, oinak itsasoan pulunpatuz, eta bere gailurra zeruan 900 metraren alturan.  Herria   2002-11-07

Stan astunki pulunpatu zen aulkian, barre eta barre.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Ttipiren eskuak bere zango arteko plastikozko poltsan pulunpatu ziren eta handik bi lataren jabe atera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Buelta eman eta, oraindik ere negarrez, burua burukoan pulunpatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Kapela begietaraino sartu, eskuak sakeletan pulunpatu eta jantokitik irten zen tirriki-tarraka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Hotelera iristean, Rosiek dardarka pulunpatu zuen aurpegia jakaren lepoaren barnean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 468. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus