Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan, amultsua zen haien pulunparen plausta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Bien bitartean, ia izar artekoa den huts batean pulunpan gabiltza gu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.
Nola aipatu gure bihotz-mina eta, orobat, bigarren haurtzaroan pulunpan ari direlarik, guraso bihurtu nahi gaituzten eta aldi berean gure gaineko esku makurrezinari irmo eusten saiatzen diren une horietako inkoherentziek eta bidegabekeriek gugan eragiten duten haserrea, higuina, ulertezina, oinazea? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.
Beraz deliberatu nuen itsasora jaustea, ikasi bainuen pulunpa egiten eta itsas azpitik ibiltzen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 62. orr.
Bi-hirutan pulunp egin nuen eta bertze hainbertzetan atera ahal izan nuen burua ur azalera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.
Eguraldiak damait aire, puntuko giroa dut arnas, hor dut bizi eta... berak bizi nau, Aire Biziaren pulunpan bizi naiz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 67. orr.
Lagunak ez zitzaizkidan bilduko hankatik edo samatik helduta elkarri behin eta berriz pulunpa eragin gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.