Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan dator hurrengo urratsa, erabakigarria, atzeraezina: sortzaile pasiboa aktibo bihurtzen da, pultsio indartsu horri jarraikiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.
Ttipi, oharkabean noski, geroan ere irauteko [...] aukera eskaintzen ari zitzaidan, pultsio elektromagnetikora errenditutako datu hotzaren itxuran baizik ez bazen ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.
Bizitza bera ere baino lehenagoko taupadak sentitzen ditut; pultsio hutsaren zorabioa isiltasunean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.
Horregatik idazten dut agian [...] pultsio eta oldar argigaitz batengatik, katuak jolasean arratoia itotzen duenean elikatzeaz gaineko beste zeregin larriago baten bultzadagatik egiten duen bezalaxe. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.
1964ko otsailean kirol mitoa jaio zen, baina Cassius Clayk beste dimentsio bat hartu zuen bere pultsio sozial eta politikoen alde bere beste borroka hasi zuenean. Berria - Kirola 2004-02-25
Pultsio edo irrika kontzeptua oinarri-oinarrizkoa da Freuden psikoanalisian, behinolako instintu edo sen kontzeptuaren moldaera bat bezala azaltzen baita harengan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Horrelako hitzak umeen hizkeraren ezaugarritzat jo izan ohi dira, errepikatzeko pultsioaren adierazle, nonbait, psikoanalisiaren arabera. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 27. orr.
Amildegia erroa da, barne-muina, eta hor sortzen dira pasioak, pultsioak, garrasiak, orro ikaragarrienak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.
Hasi naiz pentsatzen, eros pultsio hori dela denon bizitzaren muina. Berria - Kultura 2006-04-20