Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrez landa, bere ohiko bitxiak -zintzilikario bat lepoan beheiti, eskumuturreko pultserak, erietako eraztun ugariak- eta zapata takoidunak zituen janzki bakar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Eskuak oinetakoen lokarriekin lotuta zituela esan zuten arren, pultserak egiteko erabiltzen diren nylonezko hariak zituen esku-muturretan. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Arretarik gabe hartu zuen, baina kontatu egin zuen, eta eskumuturrean, pultsera baten gisa, zeraman dirupoltsatxoan gorde. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 75. orr.
Lurrean uzterakoan, ordea, zerbait nabaritu du eskuineko besoan itsatsita, erlojuaren pultseratik gora: [...] Natxoren odol iluna! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 26. orr.