Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pultsazio 1 iz bihotzaren taupaden oihartzun modukoa, gorputzeko gune batzuetan hautematen dena.

Bihotzaren pultsazioa -taupada indartsu bat ematen du bihotzak segundoko, gutxi gorabehera- ez da ondo egokitzen, lehen begiratuan, beste organo eta ehunek odoletik etengabe oxigenoa eta beste hainbat substantzia hartzeko duten beharrarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Egunen batean norbaitek erloju bat asmatu beharko dik, pultsazioak neurtzeko gai ere izan daitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Bizitzaren bakea hausteko zorian jartzen duen oren arriskutsua da 'ordu txepela', gure barnean bizitza eramangarriagoa egiten digun pultsazio hori kainabera bat bezala kras hausteko arriskua dakarren unea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 82. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bihotz-taupada bakoitzean odola goiko zangora iristen denean, milimetro bat edo biko jauzitxoak eginez errepikatzen ditu oinak pultsazio-uhinak. Susperraldi [...] baten adierazpide dira desintegrazio-prozesuan, honek pultsazio-segida bat izaten duelarik: erorikoaren eta susperraldiaren ondoren, eroriko berria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus