Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pulsar iz supernoba bat lehertzean eratzen den izar guztiz txiki eta trinkoa, neutroiez osatua.
Azken mende honetan astronomoek aurkikuntza ugari gehitu dituzte kosmosari buruzko ezagutzan: zulo beltzak, supernobak, pulsarrak, quasarrak, Eguzki Sistematik kanpoko planetak. Berria - Gaiak 2004-11-28
Astrofisikariek pulsar pare bat atzeman zuten joan zen urtean espazioan, Australiako Parkes erradioteleskopioari esker. Berria - Gaiak 2004-12-18
Pulsar fisika eta Einsteinen entseguak. Berria - Harian 2005-09-06