Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pulperia iz Ameriketako denda modukoa, denetarik saltzen duena.
Sartu ginen arratsaldean Santo Tomáseko pulpería batean -zeina baitzen, hobeki uler diezadazun, saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena, non zerbitzatzen baitziren jan-edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain-. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 547. orr.
Domitila, berriz, lauetan jaiki, familiaz arduratu, goiza salteñak (patata, haragi eta baratxuriz betetako enpanadak) saltzen, eta pulperian (dendan) kola eginez igarotzen du. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.
Gero pulperia txiroetan pasatu behar izan genituen gauak eta langa asko ireki-itxi behar izan genituen Cuchilla Negra-ko basabideetan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.