Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pulo iz ipar pila, piloa.
Aitzur ukaldika harrotzen zuten lurra eta lohi puloak bazterrean metatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Mutikoak, orduan, errabiaz elge malkarreko iratze eta ote-goroztun puloak barreiatzen zituen, madarikatua zela errepikatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.
Martxo erditsutan, hormek egunak zurpailtzen zituztenean, pentze biluzien azaletan sator puloak turrunpilo biderkatzean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 83. orr.
Kerguelen su-pulo baten gainean hedailo mustupilka lerratzen zela ikustean, Txoko urguiluz hantu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 11. orr.